Saskibaloia

Bryant, NBAn laugarren jokalaria hirugarrenez 50 puntu edo gehiago sartu dituena

Lakerseko hegalak gaur 60 puntu egin ditu, eta aurreko bietan 65 eta 50. Elgin Baylor, Wilt Chamberlain, Michael Jordan dira marka hori egin dute beste hirurak.

2007ko martxoaren 23a
13:51
Entzun
Kobe Bryant Los Angeles Lakerseko hegalak gaur 60 puntu sartu ditu, aurreko bi partidetan 65 eta 50 egin zituen, eta NBAren historian hiru partidatan segidan 50 puntu edo gehiago sartu dituen laugarren jokalaria da. Elgin Baylor, Wilt Chamberlain, Michael Jordan dira beste hirurak.

Gaur Lakerseko jokalariak Memphis Grizzliesen kontra sartu ditu 60 puntuak. 119-121 irabazi du bere taldeak. Bryantek 37 aldiz jaurti du kanpotik eta 20 aldiz saskiratu du; jaurtiketa libreetan, berriz, 18tik 17 sartu ditu. Memphisen onena Paul Gasol pibota izan da: 35 puntu eta 15 errebote.

Bryantek (1978) hamar denboraldi daramatza NBAn, Lakersen. Denboraldi hau arte 24,4 puntuko batez bestea egin du eta honetan 30,5ekoa darama. Iaz partida batean 81 puntu sartu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.