Bukatu dugula! Orain bai gustura. Parisen bueltatxo bat, merezitako afaria, parrandatxoa eta kito, astelehen arratsalderako etxera, gustura. Zortzi minutu galdu ditut erlojupekoan. Gezurra dirudi, zortzi minutu 55 kilometrotan. Komeriak ditut nik neuk sinisteko... Ez naiz bete-betean irten, baina beno, mantso-mantso ere ez. 40. kilometroan harrapatu nau Totschnig austriarrak eta askoz lehenago harrapatuko ninduela pentsatzen nuen. Beno, azkenean 27. postuan, nagusian. Kontent nago, ea hurrengo urtean hobetzeko aukera dudan. Ordura arte, lasaitasuna.
Badakit nire kronikak aspergarri samarrak gertatuko zitzaizkizuela sarri, askotan sufrimendua islatu izan dudalako, baina sinets iezadazue, hori izan da Tourreko gertaera nabarmenena. Gozatzen joan izan bagina, ba horixe jakinaraziko nizuen, baina normalean, gozatu gutxi eta sufritu, asko. Etxean eta esaten didate sentsazio hori ote duen irakurleak. Azken egunetan lasterketaz kanpoko kontuak azaltzen saiatu naiz eta lortu dudalako itxaropenarekin geratu naiz. Banituen sufrimenduarekin zerikusia duten istorio gehiago, sukarrak jota egon naizela eta beste, baina ez dizkizuet kontatu (kar,kar...).
Tira, modu ezberdinean bukatu nahi dut nire aurtengo Tourra zuekin, irakurleekin, eta pentsatzen, pentsatzen, bertso sorta bat eskaintzea pentsatu dut. Masajeko ohatilan etzanda, lasai-lasai nagoela etorri zaizkit burura eta onak izan behar dute, derrigor (kar, kar).
Lau urte dira 'Egunkaria'-n idazten hasi nintzela
Orain Berrian daukat aukera, hori bai gauza itzela.Ez nun espero esperientzi hau hain ona izango zelakronika gabe Frantziako Tourra bihurtzen baita kartzela.Hilabete bat pasa da jada Frantzia aldean nagola.Asko sufrituz ibili arrenez det sartu aurten golaegia da, bai, irabazteko aukera gutxi dagolaPariseraino heldu naizelahori zait niri axola.Eskerrik asko bihotz-bihotzez euskal irakurleariera berean zoriondu nahi bizikleta zaleariPirinioetan zuen bultzada izan da guretzat sarihurrengo Tourrean berriro naiz ni hementxe kontu kontari.
Horrelaxe kontuak. Nire kronikatxoak gustukoak izan dituzuelakoan, 2006a arte!
NIRE TOURRA
Bukatu dugula!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu