Futbola

Burua altxatu ezinik Eibar

2-0 galdu du Almeriaren zelaian. Thievyk sartu du lehen gola, 7. minutuan, eta Verzak bigarrena, 68.ean, penaltiz. Almeriari jar diezaioketen zigorra kontuan hartu gabe, eibartarrek bi puntura dituzte jaitsiera postuak.

Eibarreko jokalariak etsita, Almerian. CARLOS BARBA / EFE
2015eko apirilaren 26a
19:03
Entzun

Eibarrek azken partidetan baino joko hobea egin du Almeriaren aurka, baina beste behin, punturik gabe itzuliko da etxera. 7. minutuan Thievyk sartutako gol baten ondorioz, maldan gora jarri zaio partida hasiera-hasieratik, eta ezin izan dio buelta eman markagailuari. Bigarren zati hasieran berea izan da baloiaren jabetza. Taldea ondoen zegoela zirudienean, ordea, Almeriak bigarren gola egin du. Verzak sareetara bota du penalti jaurtiketa, 68. minutuan. Didac Vilak egin dio penaltia Welligton Silvari. Ez du barkatu Almeriako kapitainak. Hortxe amaitu da partida. 

Gaurko lehia oso garrantzitsua zen Eibarrentzat, Almeria mailari eusteko borrokan aurkari zuzena baita. Almeriari jarri diezaioketen zigorra kontuan hartu gabe, bi puntura ditu Eibarrek orain jaitsiera postuak. Momentu honetan Deportivo da 18. sailkatua, 29 punturekin.

Eibarrek bost final ditu aurretik, helburua lortzeko bidean. Lehena, asteazkenean, 20:00etan, Sevillaren aurka. Ipuruan jokatuko da partida.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.