Larunbatean Yves Salaberri Xala-k lortu zuen Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako finalera sartzea, eta igandean Juan Martinez de Irujok erdietsi du, Patxi Ruizi finalerdia 22-6 irabazita Eibarren. Ekainaren 20an izango da finala.
Xala Iruñean Asier Olaizolari 22-14 nagusitu zitzaion. Bigarren finala izango du; duela sei urte sailkatu zen aurrekoan, eta Irujok 22-14 irabazi zion. Hain zuzen, honek Buruz Buruko hiru txapela dauzka denera (2004, 2006, 2009), eta 2005ean bigarren geratu zen.
pilota
Buruz Buruko beste finalista, Irujo
22-6 nagusitu zaio Ruizi. Xalak larunbatean lortu zuen txartela. Ekainaren 20an izango da finala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu