Ekainaren 10ean zen jokatzekoa Lehen Mailako buruz buruko Txapelketako finala, baina azkenean 17an jokatuko dute, gaur jakin denez; Abel Barriolak eta Aimar Olaizolak, hain zuzen.
Olaizola II.ak astebete gehiago nahi du "finala ahal den ondoen prestatzeko", eta atzerapena eskatu du. Onartu egin diote. Atzerapena eskatzeko eskubidea zeukan. Izan ere, Olaizola II.a-Sebastian Gonzalez finalerdia bera ere espero baino astebete beranduago jokatu zuten -lehengo larunbatean-, Gonzalezen gaixotasunagatik.
Donostian izango da finala, Atano III.a pilotalekuan.
Argazkian, Olaizola II.a, lehengo larunbateko partidan.
Pilota
Buruz buruko finala hilaren 17ra atzeratu dute
Aimar Olaizolak eskatu du astebete atzeratzea, denbora gehiago izateko prestatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu