Baina ez dezatela buruz burukoek Ogetaren Omenezko Binakako Torneoaren garrantzia bazter batera utzi. Bi bikote jarriko ditu enpresa bakoitzak. Asegarcek, Iruñeko San Fermin Torneoan bezala, pilotari gazteenen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Berasaluze VIII.a-Peñagarikano eta Olaizola I.a-Ruiz jarriko ditu. Aspek, aldatu egin du oraingoan jarrera eta pilotari zailduenen alde egin du: Titin III.a-Goñi III.a eta Xala-Lasa III.a ariko dira Eibarko enpresatik.
Abuztuaren 5ean jokatuko da aurreneko finalerdia: Titin III.a-Goñi III.a eta Berasaluze VIII.a-Peñagarikano. Iruñean ere elkarren kontra aritu ziren >Martinez de Eulatek jokatu zuen orduan Titinekin, eta torneo osoko partidarik ikusgarriena jokatu zuten. Horregatik egin du Asegarcek berriro bi pilotari gazteen alde. Bigarren finalerdia, abuztuaren 6an jokatuko dute Olaizola I.a-Ruiz eta Xala-Lasa III.ak. Ezagunak dira protagonistak eta ezaguna partida. Duela bi urteko Binakako Txapelketako finala jokatu zuten lau protagonistek elkarren kontra, eta Xala-Lasa III.ak irabazi zuten orduan txapela. Bi finalerdietako irabazleek, abuztuaren 8an jokatuko dute final nagusia. «Tradizioari eutsi, eta pilotari gazteak beteranoekin nahastuta jarri ditugu», azaldu zuen atzo EPELeko presidente Julian Arruabarrenak. Horrez gain, «orain arteko egindako lan onarengatik» partida guztietarako material hautatzaile bakarra izango dela argitu zuen: Juan Mari Juaristi Atano XIII.a.
z
Andra Mari Zuriaren Torneoa
Abuztuaren 2a, larunbata:
Patxi Ruiz / Patxi Eugi.>
Abuztuaren 5a, asteartea:
Andra Mari Zuriaren Torneoko finalerdia:> Titin III.a-Goñi III.a / Berasaluze VIII.a-Peñagarikano.
Abuztuaren 6a, asteazkena:
Andra Mari Zuriaren Torneoko finalerdia:> Olaizola I.a-Ruiz / Xala-Lasa III.a.
Abuztuaren 7a, osteguna:
Ruben Beloki / Mikel Goñi.>
Abuztuaren 8a, ostirala:
Andra Mari Zuriaren Torneoko finala:> abuztuaren 5eko irabazleak, abuztuaren 6ko irabazleen kontra.