ITXIERA EKITALDIA

'Bye bye London'

Britainia Handiko musikari eta kanta ezagunenak omenduz eman diote amaiera bart munduko kirol jaialdi ezagunenari. Brasilgo Rio de Janeiro hiriak hartu du lekukoa. 2016 urtera arte itxaron beharko da Londresko Olinpiar Jokoek utzitako izarrak berriro ikusteko. Bideoa: itxiera ekitaldia. 

2012ko abuztuaren 13a
11:02
Entzun

British erara hasi ziren orain hamabost Londresko Olinpiar Jokoak, eta Londres hiriari eta Britainia Handiko musikari eta kanta ezagunenei omenaldi zirraragarria eginez eman diote amaiera bart munduko kirol jaialdi ezagunenari. 

Big Ben dorreko kanpaien hotsarekin abiatu zen Olinpiar Jokoen itxiera ekitaldia eta hiru orduz musika izan da protagonista. Stratfordeko estadiora Britainia Handiko musikari ezagunenak irten dira: Pet Shop Boys, Madness, Ray Davis, George Michael, Kaiser Chiefs, Annie Lenox, Taio Cruz, Jessie J, Spice Girls eta Muse taldeak, besteak beste. Zaleek eta kirolariek gozatu ederra hartu dute ikuskizunarekin.

Itxiera ekitaldi ikusgarrian Brasilgo Rio de Janeiro hiriak hartu du Olinpiar Jokoak antolatzeko lekukoa eta 2016 urtera arte itxaron beharko da Londreseko Olinpiar Jokoetako izar nagusiak berriro ikusteko. Heroi moduan bukatu dute txapelketa zenbait kirolarik. Usain Bolt Jamaikako atletak, urrezko hiru dominarekin, munduko gizon azkarrena dela berretsi du. 100 metroko eta 200 metroko lehiaketak bi aldiz jarraian irabazi dituen atleta bakarra da. Sei urre ditu guztira eta munduko errekor guztiak bereak dira. Michael Phelps igerilaria Olinpiar Jokoetako historian domina gehien lortu dituen kirolaria bihurtu, 22 dominekin. Arrakasta izan dute baita ere Allyson Felix atleta estatubatuarrak (urrezko hiru domina), Mohamed Farah atleta britainiarrak (urrea 5.000 eta 10.000 metroko probetan), Alexandra Raisman AEBetako gimnastak (bi urre eta brontze bat), eta David Rudisha keniako atletak (urrea eta munuduko errekorra 800 metroko proban).

Gainera herrialde antolatzaileak, Britainia Handiak, Olinpiar Jokoetako dominen zerrendan bere posturik onena lortu du, AEBen eta Txinaren atzetik. Brasilek lan handia du aurretik 2016an emaitza onak lortu nahi baditu, Londresen 22. postuan bukatu dute urrezko hiru dominarekin. Londresko Olinpiar Jokoen ikusgarritasuna eta antolaketa bikaina gainditzea izango dute helburu brasildarrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.