saskiBALOIA

Caja Laboral 79-86 galtzaile Bartzelonaren kontra

2010eko martxoaren 20a
20:03
Entzun
Caja Laboral Baskoniak ACBko liga erregularrean bi urte zeramatzan etxean galtzeke, baina gaur ezin izan du Bartzelonaren aurka nagusitu. 79-86 galdu du.

Stanko Barac izan da Caja Laboraleko saskiratzailerik onena: hemeretzi puntu egin ditu. Marcelinho Huertasek, hamazazpi. Bartzelonakoa saskiratzailerik nagusia, Ricky Rubio: hamazazpi puntu -hirukoetan, bostetik bost sartu ditu-. Partidako fitxa hemen.

Bartzelona dago ACB lider, 24 partida irabazi eta bi galduta. Hirugarren dago Baskonia (20-6).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.