saskibaloia

Caja Laboral garaile Bartzelonan ACBko finaleko lehen partidan

58-63 nagusitu da, oso joko ona eginda. Etzi ariko dira berriro, han.

2010eko ekainaren 10a
22:15
Entzun
Bikain ekin dio Caja Laboral Baskoniak Espainiako ACB Ligako finalari, Bartzelonari irabazi egin diolako lehen partidan: 58-63.

Hasieratik aritu da Gasteizko taldea oso ongi: 0-12, 16-22 lehen laurdenaren bukaeran, 22-34 eta 32-34 atsedenean.

Bartzelonak ondo erreakzionatu -Juan Carlos Navarrori esker- eta 48-41 jarri da aurretik, baina bukaeran Fernando San Emeterio eta Marcelinho Huertasen jokoa erabakigarria izan da (honek sartu ditu azken bost puntuak).

Tiago Splitter izan da Caja Laboraleko saskiratzaile nagusia: 16 puntu. Partidakoa, Navarro: 17.

Bartzelonak 2009ko urtarrilean galdu zuen etxean azkeneko aldiz ACBko partida bat.

Finaleko partidak

1. partida. Bartzelona-Caja Laboral: 58-63 (0-1 doaz finalean)

2. partida. Bartzelona-Caja Laboral. Larunbata, 18:00.

3. partida. Caja Laboral-Bartzelona. Asteartea, 20:30.

4. partida (*). Caja Laboral-Bartzelona. Gaur zortzi, 20:30.

5. partida (*). Bartzelona-Caja Laboral. Hilak 19, 18:00.

- Hiru partida irabaztera da (* beharrezkoak balira).

- Partidak La2 kateak emango ditu zuzenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.