saskibaloia

Caja Laboral-Lagun Aro, Espainiako Kopako final-laurdenetan

Otsailaren 16an jokatuko dute. Irabazlea Bartzelona-Lucentum kanporaketako garailearen aurka ariko da finalerdietan. Otsailaren 16tik 19ra izango da txapelketa, Bartzelonan.

2012ko urtarrilaren 23a
18:48
Entzun

Caja Laboral Baskoniak eta Lagun Aro Gipuzkoa Basketek elkarren kontra jokatuko dute Espainiako Kopako final-laurdenetan, gaurko zozketak erabaki duenez. Otsailaren 16an izango da partida, 19:00etan.

Pablo Prigioni Caja Laboraleko jokalariak esan du Lagun Aro dela "sasoirik onenean den taldeetakoa", eta bere taldeak "bete-betean" jokatu beharko duela. Sergi Vidal Lagun Aroko jokalariak bere ekipoaren azken asteetako bolada ona azpimarratu du, Ligako lehen hamar partidetan bi partida baizik ez zituztelako irabazi eta lehen itzulia aurreneko zortzien artean bukatu dutelako.

Beste kanporaketak:

- Bartzelona-Lucentum.
- Real Madril-Fuenlabrada.
- Unicaja-Banca Civica.

Caja Laboral Baskonia-Lagun Aroko irabazleak Bartzelona-Lucentum kanporaketako garailearen aurka jokatuko du finalerdietan.

Bartzelonan jokatuko dute Kopa: otsailaren 16an eta 17an final-laurdenak izango dira —19:00 eta 21:30ean—, 18an finalerdiak —18:00 eta 20:30ean— eta 19an finala —18:00etan—. Iaz Bartzelonak irabazi zuen txapelketa. 

Lagun Aro lehen aldiz ariko da Kopan. Baskoniak sei aldiz lortu izan du titulua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.