Caja Laboral Baskoniak adio esan dio Lauko Finalari, CSKA Mosku gehiago izan baita Euroligako final-laurdenetan; 1-3 bukatu dute kanporaketa. Gaur lortu du CSKAk hirugarren garaipena, Gasteizen: 70-74. Kanporaketako lehen bi partidak CSKAk eraman zituen, Moskun; hirugarrena Caja Laboralek, Gasteizen.
Final-laurdenetako gaurko beste partidak: Prokom 70-Olympiakos 86 (1-3, Olympiakos sailkatu da), Partizan-Maccabi (2-1) eta Real Madril 78-Bartzelona 84 (1-3, Bartzelona sailkatu da).
Parisen izango da aurtengo Lauko Finala, maiatzaren 7tik 9ra.
saskiBALOIA
Caja Laboral, Lauko Finaletik kanpo
CSKA Moskuk irabazi egin dio Euroligako final-laurdenetako laugarren partida: 70-74.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu