Caja Laboral Baskoniak galdu egin du gaur arratsaldean Errusian CSKA Moskuren aurka Euroligako final-laurdenetako aurreneko partida, erraz galdu ere: 86-63. Partida osoan izan da nagusi CSKA. Atsedenean 49-29 zihoazen. 1-0 jarri dira, beraz: hiru partida irabazi behar dira Lauko Finalera sailkatzeko.
Mirza Teletovic izan da Caja Laboraleko saskiratzailerik onena: 11 puntu. Tiago Splitterrek hamar egin ditu.
Etzi jokatuko dute berriro, atzera Moskun (18:15). Hirugarren partida Gasteizen izango da, gaur zortzi. Laugarren neurketa ere Gasteizen litzateke (hurrengo asteko ostegunean) eta azkena Moskun (apirilaren 7an).
Beste hiru kanporaketak: Bartzelona-Real Madril, Maccabi-Partizan eta Olympiakos-Prokom. Caja Laboralek aurrera egingo balu, Bartzelona-Real Madrileko garailea luke aurkari finalerdietan.
Parisen izango da aurtengo Lauko Finala, maiatzaren 7tik 9ra.
saskiBALOIA
Caja Laboralek erraz galdu du Euroligako final-laurdenetako lehen partida
CSKA 86-63 nagusitu zaio. Etzi berriro Moskun ariko dira. Hiru partida irabazi behar dira Lauko Finalera sailkatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu