saskibaloia

Caja Laboralek gaur ere galdu egin du, eta etzi jokatuko dute finaleko txartela

80-62 nagusitu zaio Real Madril ACBko finalerdiko laugarren partidan eta bina doaz. Gasteizen izango da igandeko neurketa.

2010eko ekainaren 4a
22:23
Entzun
Igandean jokatuko dute Caja Laboralek eta Real Madrilek Espainiako ACBko finalean izateko txartela (Gasteiz, 12:30, ETB1). Izan ere, gaur Madrilgo taldeak binakoa lortu du, 80-62 irabazita.

Partidaren 3. minuturako 11-2 zihoazen, baina gero Caja Laboralek erreakzionatu egin du eta 24-26 bukatu dute lehen laurdena. Harrezkero berriz ere, ordea, Real Madril nagusi: 47-39 atsedenean, 64-56 hirugarren laurdenean.

Ante Tomic Real Madrileko pibota izan da partidako jokalaririk onena: 19 puntu, 17 errebote eta 35eko balorazioa. Felipe Reyes etxeko pibotak 15 puntu sartu ditu -hiruko hiru saskiratze tartean-. Caja Laboralen ohi bezala onena, Tiago Splitter pibota: 20 puntu, 10 errebote.

Bartzelona sailkatuta dago finalerako, Unicaja mendean 3-0 hartu ostean. Finaleko lehen neurketa ostegunean izango da, Bartzelonan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.