saskiBALOIA

Caja Laboralek irabazi du gaurkoa

66-53 nagusitu zaio CSKA Moskuri Euroligako final-laurdenetako hirugarren partidan. Aurreko biak erraz galdu zituen Baskoniak. Etzi ariko dira berriro, Gasteizen.

2010eko martxoaren 30a
23:25
Entzun
Caja Laboral Baskoniak bizirik segitzen du Euroligako final-laurdenetan, hirugarren partida berak irabazi baitu: 66-53 hartu du mendean CSKA Mosku, Gasteizen. Galduz gero adio esango ziokeen Lauko Finalari. Izan ere, hiru partida eskuratzen dituena sartuko da azken fasera eta CSKAk lortu zituen aurreko bi partidetako garaipenak: 23 puntugatik aurrena, hogeigatik bigarrena.

Defentsan oinarritu du garaipena Caja Laboralek: lehen bi partidetan 86 eta 83 puntu jaso zituen, eta gaur 53 baizik ez. Atsedenean 31-24 zihoazen.

Tiago Splitter pibota eta Fernando San Emeterio hegala izan dira etxeko saskiratzailerik onenak: 15 eta 14 puntu.

Laugarren neurketa ere Gasteizen izango da (ostegunean, 20:30ean) eta azkena Moskun litzateke (apirilaren 7an, 18:15ean).

Final-laurdenetako gaurko beste partidak: Prokom 81-Olympiakos 78 (1-2 ari da azkena irabazten), Partizan 81-Maccabi 73 (2-1) eta Real Madril 73-Bartzelona 84 (1-2). Caja Laboralek aurrera egingo balu, Bartzelona-Real Madrileko garailea luke aurkari finalerdietan.

Parisen izango da aurtengo Lauko Finala, maiatzaren 7tik 9ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.