Jose Antonio Camachok Osasunan jarraituko du. Entrenatzaile espainiarrak eta Iruñeko taldeak atzo adostu zuten kontratua beste urtebetez luzatzea, hots, 2010. urteko ekainaren 30era arte. Albisteak ez zuen inor ustekabean harrapatu, Osasunak mailari eutsi eta gero, ia ziurtzat jotzen baitzen Camachok taldea zuzentzen jarraituko zuela. Hori ofizial egitea besterik ez zen falta, eta atzo egin zuen ofizial Osasunak. Camachok datorren astean emango ditu kontratu berriarekin inguruko argibideak.
Entrenatzaile espainiarraren aginduetara 32 partida jokatu ditu Ligan Osasunak: hamar irabazi ditu; bederatzi, berdindu; eta hamairu, galdu; 39 puntu guztira.
Camachok beste urtebeterako berritu du Osasunarekin
Azken bi sasoietan pasatutako estutasunak alde batean uztea izango du helburu entrenatzaile espainiarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu