Fabian Cancellara da Frantziako Tourreko lehen liderra. Espero zitekeen gaur berak irabaztea (19.32 egin du), ondo etortzen zitzaiolako Monakoko hamabost kilometroko erlojupekoa. Alde handiz irabazi du, gainera, bigarrenari hemezortzi segundoko aldea kenduta.
Gaurko beste arreta gunea itzuliko faboritoen artean zegoen, eta hor, gaur bederen, Alberto Contador 2007ko garailea izan da nagusi: bigarren geratu da (19.50), Cadel Evansi bost segundo atera dizkio, Levi Leipheimerri hamabi, Lance Armstrongi 22, Carlos Sastre Tourreko iazko irabazleari 48, Dennis Mentxovi 1.13...
Bradley Wiggins geratu da etapan hirugarren (19.52), Andrea Kloden laugarren (19.54).
Mikel Astarloza izan da lehen euskal herritarra (20.16); etapan hamabigarren. Haimar Zubeldiak 21.04 egin du.
Bihar korrituko dute 2. etapa: Monako-Brignoles (187 kilometro). Laugarren mailako hiru mendate izango dituzte, hirugarren mailako bat.
txirrindularitza
Cancellara Tourreko lehen liderra, eta Contador onena faboritoen artean
Monakon hasi da gaur Frantziako itzulia, hamabost kilometroko erlojupekoarekin. 2007ko Tourreko garailea bigarren izan da, eta Evansi bost segundo atera dizkio, Leipheimerri hamabi, Armstrongi 22, Sastreri 48, Mentxovi 1.13. Astarloza irabazletik 44 segundora geratu da, etapan hamabigarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu