Futbola

Caparrosek Kopako deialditik kanpo utzi du Gabilondo

2009ko otsailaren 3a
15:44
Entzun
Bihar jokatuko du Athleticek Espainiako Kopako finalerdiko joaneko partida, Sevillaren zelaian, (21:00, laSexta), eta Joaquin Caparros entrenatzaileak ezustean deialditik kanpo utzi du Igor Gabilondo erdilaria -sasoian da azkenaldian-.

Hemezortzi jokalari deitu ditu Caparrosek -bi utzi beharko ditu kanpoan-, Aitor Ocio eta Koikili Lertxundi atzelariak eta Ion Velez aurrelaria arazo fisikokien dabiltzalako.

Maiatzaren 13an jokatuko da finala, Valentzian. Athletic duela 24 urte heldu zen azkeneko aldiz finalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.