txirrindularitza

Carlos Barredok irabazi du Donostiako Klasikoa

2009ko abuztuaren 1a
18:03
Entzun
Azken unean erabaki da gaurko Donostiako Klasikoa. Carlos Barredo eta Roman Kreuzigerren arteko lehia izan da azken kilometroan baina lehenengoak lortu du garaipena esprintean 5.37.00ko denborarekin. Hirugarren Mickael Delage helmugaratu da zazpi segundora.

Alejandro Valverdek (Caisse) irabazi zuen iaz Donostiako Klasikoa.

Ibilbidea iazko bera izan da. 237 kilometro luze izan ditu eta txirrindulariek sei mendate igo behar izan dituzte. Goizeko 11:00etan irten dira Donostiako Udaletxearen paretik, eta Bulebarrean amaitu da.

Klasikoaren sailkapena

1.- Carlos Barredo 5or. 37' 00"

2.- Roman Kreuziger d.b.

3.- Mickael Delage 7"ra

4.- Peter Velits d.b.

5.- Ryder Hesjedal d.b.

6.- Filippo Pozzato d.b.

7.- Christophe Riblon d.b.

8.- Sergei Ivanov d.b.

9.- Ruben Perez d.b.

10.- Marco Pinotti d.b.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.