Futbola-Gurpegi auzia
Carlos Gurpegiri behin-behineko zigorra kendu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak
Carlos Gurpegi Athleticeko jokalariari behin behineko zigorra kendu egin dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko kontentzioso-administratiboko 10. salak. Andosillako (Nafarroa) jokalariak Realaren aurka, 2002ko irailan lehenego jardunaldian, jokatutako partiduan positibo eman zuen 19 norandostrerona dela medio, eta harrezkero auzia zabalik dago.
Real Madrilen kontra jokatu zuen azken partidua ligan Gurpegik, eta epaileak ezin zuela berriro jokatu adierazi zuen. Jokalari nafarrari Espainiako Kirol Diziplina Batzordeak bi urteko zigorra jarri zion. Athleticek helegitea aurkeztu zuen Kirol epaitegian, baina haiek ez zuten aitzat hartu. Geroztik Athleticek ohiko epaitegietara –kasu honetan Espainiako Auzitegi Nazionalera– jo du eta behin-behinekoz zigorra kendu dio ohiko epaileak. Auziak irauten duen artean nafarrak jokatu ahal izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu