ATHLETICEKO ATEZAINAK

«Carmelo nire aurretik atezain izatearen presioa izan nuen nik»

jon ordonez garmendia
2003ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Atezain ona izatea soilik ez da nahikoa. Erregulartasuna eta zortea behar dira. Lesioek errespetatu egin behar zaituzte. Lehiakortasuna ere hartu behar da kontuan. Eta taldearen helburuak betetzen joatea.

Zailagoa al da orain?

Agian bai. Gure garaitik ona asko aldatu dira gauzak. Espainiako Ligan bertan talde lehiakor gehiago daude, partida eta presio gehiago. Gainera, jokalariak orain batetik bestera gehiago mugitzen dira.

Jasan al zenuen zuk presiorik atean?

Bai, Carmelo nire aurretik atezain izatearen presioa. Bikaina zen, internazionala zen, eta hamalau urte egin zituen.

Nola egin horri aurre?

Geldiketekin eta emaitzekin.

Nola ikusi dituzu Zubizarretaren ondorengo atezainak?

Ez dira agian punta-puntakoak izan, internazionalak, baina maila ona eman dute. Jendeak, ordea, gehiago eskatu du.

Eta zergatik ez ote dute eskatzen Zarra edo Pitxitxi berri bat?

Agian taldea atzetik hasten dela pentsatzen dutelako, eta atezaina garrantzitsua dela iritzi dutelako. Ohitura da Athleticen.

Zer behar da Athleticen atean arrakasta izateko?

Jendeak pazientzia edukitzea beharrezkoa da. Guk beti atezain gazteen alde egin dugu apustu, eta horrek badu bere ondorioa. Atezainarentzat oso garrantzitsua da esperientzia hartzea, eta hori jokatuz lortzen da. Atezain bat gazte dela jokatzen jartzen baduzu, noski, beti egoten dira hutsak. Hori barneratu egin behar da. Gainera, taldeak ere ondo aritu behar du, eta azken urteetan guk agian nabaritu egin dugu ez dela punta-puntan ibili. Atezainak hori sufritu egiten du, batez ere gaztea bada.

Zergatik atezain gazteak?

Beti horrela izan delako. Blasco, Lezama, CarmeloÉ urte askoz egon dira, eta erretiratu direnean gazteak sartu dira.

Ba al du pazientzia Athleticzaleak?

Nire ustez, oso zale onak ditugu. Batzuetan, agian, asko eskatzen du, baina badakite norbera noraino irits daitekeen eta zer garrantzitsua den atezainari konfiantza ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.