Caroline Wozniacki Australiako Irekitik kanpo geratu da

Nadal eta Federer elkarren aurka ariko dira finalerdietan; suitzarrak milagarren partida jokatu zuen atzo

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Rafa Nadal eta Roger Federer elkarren aurka ariko dira Australiako Irekiko finalerdietan. Ez zuten hutsik egin atzo jokatutakofinal-laurdenetan, eta erraz menderatu zituzten euren aurkariak. Nadalek lau set behar izan zituen Toma Berdychi irabazteko (6-7, 7-6, 6-4 eta 6-3). Hasieran kosta egin zitzaion partidan sartzen balearrari, baina gero ongi aritu zen. Federerrek izerdi gutxiago bota behar izan zuen Juan Martin del Potro kanporatzeko (6-4, 6-3 eta 6-2). Suitzarrak indartsu dagoela erakutsi zuen, eta titulua irabazteko hautagai nagusienetako bat dela. Errekor bat ere egin zuen, profesional mailako milagarren partida jokatu baitzuen. Historian zazpi dira berak baino neurketa gehiago jokatu duten tenislariak.

Emakumezkoetan, Caroline Wozniackik ezustea eman zuen, Kim Clijsterren kontra 6-3 eta 7-6 galduta. Finalerdietako beste postua Victoria Azarenkarentzat izan zen, Agnieszka Radwanskari irabazi baitzion (6-7, 6-0 eta 6-2).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.