Casey Stonerrek gertuago du Moto GPko munduko txapela

Txekiako Sari Nagusia irabazi zuen herenegun, eta asko handitu du Jorge Lorenzori kentzen dion puntu aldea

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Casey Stonerrek (Honda) gertuago du Moto GPko bigarren munduko txapela. Herenegun Txekiako Sari Nagusia irabazi zuen, eta Jorge Lorenzo (Yamaha) bigarren sailkatuarekiko tartea ireki zuen munduko txapelketan. Iazko munduko txapelduna laugarren izan zen lasterketan, etaorain 32 puntuko desabantaila du Stonerrekiko —218 puntu batek, eta 186 besteak—. Txekian Andrea Dovizioso (Honda) izan zen bigarren eta Marco Simoncelli (Honda) hirugarren. Zazpi Sari Nagusi dira txapelketa bukatzeko.

Efren Vazquezi (Derby) dagokionez, 125 cc.tan, bukaerarako sei itzuli falta zirenean erori zen, podiumerako lehian zegoenean. Sandro Cortesek (Aprilia) irabazi zuen, Johann Zarcoren (Derby) aurretik. Nico Terol (Aprilia) sailkapen nagusiko buruak bertan behera utzi behar izan zuen, arazo mekanikoen erruz. Moto 2n, azkenik, Andrea Iannonek (Suter) irabazi zuen, Marc Marquezen (Suter) aurretik. Stefan Bradl (Kalex) izan zen hirugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.