Iñigo Diaz de Zerio aurrelariaren bidea hartuko du Xabier Castillo (Durango, Bizkaia; 1986) Realeko ezker lateralak, Athleticen fitxatuko duelako, ETBk gaur esan duenez. De Zeriok oraintsu utzi du Reala, beti bertan egon ondoren.
Castillok lau urterako fitxatuko du, eta Bilboko klubak milioi bat euro ordainduko dio Donostiakoari -dena dela, helburu batzuk betetzen badira, bi milioira iritsi daiteke kopurua-.
Ezker lateralak aurreko denboraldiaren erdialdera esana zuen Reala uztea nahi zuela, berak beste xede batzuk zituelako kirol eta diru arloan.
2007tik egon da Donostiako lehen taldean, eta 74 partidatan aritu da. Aurretik, Athleticeko beheko taldeetan ibili zen, eta gero Reala Bn eta Las Palmasen -hemen, Realak utzita-.
Athleticek iaz beste ezker lateral bat fitxatu zuen Realetik: Mikel Balentziaga. Koikili Lertxundi da Bilboko lehen ekipoan postu horretan diharduen beste jokalaria.
Futbola
Castillo ere Athleticera
Realeko ezker lateralak lau urterako fitxatuko du. Bilboko klubak milioi bat euro ordainduko dio Donostiakoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu