Arrauna

Castrok eraman du San Miguel Ligako lehen bandera

San Pedro geratu da bigarren Telefonika Banderan, Hondarribia hirugarren, Pedreña laugarren. Bihar eguerdian, Navalen mendeurrenekoaren bandera, Portugaleten.

2009ko uztailaren 4a
19:51
Entzun
Castro izan da gaur, Bilbon, San Miguel Ligako denboraldiko lehen banderaren irabazlea: Telefonika banderarena. Hamabi traineru aritu dira, erlojupekoan, eta 20.14ko denbora egin du Castrok.

San Pedro izan da bigarren (20.19), Hondarribia hirugarren (20.28), Pedreña laugarren (20.28), Orio bosgarren (20.30), Zarautz seigarren (20.34), Urdaibai zazpigarren (20.35), Zumaia zortzigarren (20.36). Ondoren: Tiran (20.38), Kaiku (20.46), Samertolameu (20.56), Arkote (21.16).

Bihar jokatuko dute bigarren bandera, Portugaleten (Bizkaia): Navalen mendeurrenekoa, 12:00etatik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.