Arrauna

Castrok ia erabakita utzi du Kontxako Bandera lehen jardunaldian

Estropada bikaina egin zuen atzo, eta 18 segundoko abantaila atera zion Urdaibairi, bigarrenari.

2008ko irailaren 8a
13:54
Entzun
Aldrebeskeria handirik egon edo gertatu ezean, Castro Urdialesera (Kantabria, Espainia) joango da aurten Kontxako Bandera. Izan ere, itzelezko estropada egin zuen Castroko La Marinera ontziak atzo, lehen jardunaldian; batik bat, ziabogatik itzulera olatuen gainean hegan bezala egin zuen Juan Mari Etxaberen taldeak. Horrenbestez, 18 segundo pasatxoko abantaila atera zion Urdaibairi, bigarrenari.

Gainerako traineruen artean parekatuago ibili ziren gauzak: esan bezala, 18.08 segundoko aldea atera zion Castrok Urdaibairi, 10.06koa Astillero hirugarrenari eta 24.76koa laugarrenari. Horrenbestez, lau traineru horiek lehiatuko dira datorren igandean ohorezko txandan.

Bosgarren Hondarribia izan zen (31.06ra), seigarren San Pedro (32.54ra), zazpigarren Tiran (minutu eta zazpi segundora) eta zortzigarren Donostiarra (bi minutu eta 18 segundora).

Atzo, Astillerok, Hondarribiak, Tiranek eta Donostiarrak egin zuten arraunean lehen txandan. Castrok, Urdaibaik, Oriok eta San Pedrok, berriz, bigarrenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.