Castroko epaitegiak eginbideak hasi ditu Jose Luis Kortaren aurka. Estrobo auzia dago guztiaren oinarrian. Kortak berak hasi zuen auzi hori, Urdaibaiko hainbat kide salatuz. Auzi horretan, hainbat arraunlari ere inputatuak daude, eta horietako bostek deklaratu zuten Kortaren aurka; esanez Castroko entrenatzaile zen bitartean, 1998tik 2006ra, dopina erabili zuela entrenatzaileak.
Marcos Maynar sendagileak—Estrobo auzian inputatua— salaketa jarri zuen adierazpen horiek hartuta, eta hortik dator Castroko epaitegiaren erabakia. Orain, arraunlariek Castroko epaileari berretsi beharko diote lehen Guardia Zibilari esandakoa.
Castroko epaitegiak diligentziak hasi ditu Jose Luis Kortaren aurka
Castron zenean dopina erabili zuela esan zioten epaileari 'Estrobo auzian' inputatutako bost arraunlarik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu