Movistar taldeko Jonathan Castroviejo (Getxo, Bizkaia, 1987) garaile izan da gaur Madrilgo Itzuliko erlojupekoan. Lehen etapa izan da gaurkoa, eta beraz, itzuliko lider da.
7,8 kilometroko ibilbidea izan da, eta 9 minutu eta 38 segunduko denbora behar izan du helmugara heltzeko. Haren atzetik sailkatu da Artem Ovechkin (Rusvelo), 16 segundura. Hirugarrena Sergei Firsanov (Rusvelo) izan da, 24 segundura.
Castroviejok bere lehen garaipena lortu du Movistar taldearekin; iaz etapa bera irabazi zuen, Euskaltel-Euskadi taldean zegoela.