txirriNDULARITZA

Cataldo irabazle Vueltan

Rodriguez liderrak gaur ere ondo eutsi dio Contadorri.

2012ko irailaren 3a
18:31
Entzun

Dario Cataldok irabazi du Espainiako Vueltako 16. etapa —Gijon-Cuitunigru, 183,5 kilometro—, ihesaldi luze bati bukaera biribila emanda. Thomas de Gendt eta biak izan dira saioko protagonistak, kilometro askoan egon baitira ihes eginda, alde handiarekin. Kasu, helmugarako 70 kilometro falta zirela ordu laurdeneko aldea zeukaten. Azken mendateko amaierako kilometroetan Cataldo bakarrik geratu da, eta zazpi segundoko aldearekin iritsi da helmugara.

Joaquim Rodriguezek ondo eutsi dio lidergoari. Alberto Contadorrek gaur ere eraso batzuk jo ditu azken mendatean, baina Rodriguezek arazorik gabe heldu dio. 2.39ra iritsi da liderra, 2.41era Contador. Alejandro Valverde, 2.58ra. Chris Froome, bost minutura.

Sailkapen nagusian Rodriguezek 28 segundo kentzen dizkio orain Contador bigarren sailkatuari, 2.04 Valverde hirugarrenari, 4.52 Froome laugarrenari. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) da lehen euskal txirrindularia: bederatzigarren, 9.11ra.

"Gaur ondo nengoen, baina Rodriguez oso indartsu dago", esan du Contadorrek. Liderrak adierazi du "gozatzen" ari dela.

Bihar atseden eguna izango dute. Igandean amaituko da Vuelta, Madrilen. Etzi eta larunbatean ere mendian bukatuko dira etapak. Erlojupekorik ez dago azken astean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.