Sylvain Chavanelek (Quick Step) irabazi du gaur Paris-Nizako hirugarren etapa (Orval-Vichy, 178 kiometro) eta, gainera, lidergoa kendu dio Alberto Contadorri (Astana).
Ihesaldi batez baliatu da maillot horia janzteko, eta helmugan iheseko beste sei kideei aurrea hartu die esprintean. Haien artean ziren Juan Antonio Flecha katalana, bigarrena iritsi dena, eta Juanma Garate irundarra, seigarren ailegatu dena. Contadorren multzoa 1.08ra iritsi da. Garate bigarren da orain sailkapen nagusian, Chavanelengandik 33 segundora. Hirugarren Flecha da, liderrarengandik 36 segundora.
Vichy-Saint Etienne laugarren etapa korrituko dute bihar, 173,5 kilometrokoa. Igandean bukatuko da Paris-Niza.
Gaurko etaparen sailkapena
1. Sylvain Chavanel (Frantzia) Quick Step. 4h.33.12
2. Juan Antonio Flecha (Herrialde Katalanak) Rabobank. Denbora bera.
3. Sebastian Langeveld (Herbehereak) Rabobank. Denbora bera.
4. Stephane Auge (Frantzia) Cofidis. Denbora bera.
5. Kevin Seeldrayers (Flandria) Quick Step. Denbora bera.
6. Juanma Garate (Euskal Herria) Rabobank. Denbora bera.
7. Juergen Roelandts (Flandria) Silence. Denbora bera.
8. Marcus Burghardt (Alemania) Columbia. 40 segundora.
9. Heinrich Haussler (Alemania) Cervelo. 1.09ra
10. Sebastien Turgot (Frantzia) Bouygues. Denbora bera.
Sailkapen nagusia
1. Sylvain Chavanel (FRA) Quick Step. 9h.29.24.
2. Juanmal Garate (Euskal Herria) Rabobank. 0.33ra.
3. Juan Antonio Flecha (Herrialde Katalanak) Rabobank. 0.36ra.
4. Kevin Seeldrayers (Flandria) Quick Step. 0.37ra.
5. Juergen Roelandts (Alemania) Astana. 1.03ra.
7. Luis Leon Sanchez (Espainia) Caisse D'Epargne. 1.12ra.
8. Stephane Auge (Frantzia) Cofidis. 1.14ra.
9. David Millar (Eskozia-Hong Kong) Garmin, 1.17ra.
10. Antonio Colom (Herrialde Katalanak) Katusha. 1.22ra.
Txirrindularitza
Chavanel garaile eta lider Paris-Nizan
Juanma Garate irundarra bigarren da orain sailkapen nagusian, frantziarrarengandik 33 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu