Bost euskal kirolari lehiatuko dira bihar, uztailak 27, Tokioko Olinpiar Jokoetan. Besteak beste, Maialen Chourrautek finalerdiak izango ditu 07:00etan, K1 kayaka modalitatean, Kasai eslalom piraguismoko zentroan, eta sailkatuz gero, finala 09:00etan izango du. BERRIAk zuzenean jarraituko du lehia.
Goizaldean, 03:00etan, Jose Maria Basterra Otxoak belar hockeyko ligaxkako hirugarren partida jokatuko du Espainiako selekzioarekin, Indiaren kontra.
04:30ean, berriz, Aberto Munarrizen txanda izango da. Ligaxkako partida jokatuko du Montenegroren kontra, Tatsumi waterpolo zentroan.
14:30ean lehiatuko dira Nerea Pena eta Ainhoa Hernandez. Ligaxkako bigarren partida izango dute, Frantziaren kontra, Yoyogiko estadioan.
Bihar, gainera, emakumezkoen gimnastika artistikoko taldekako finala jokatuko da, 12:45ean. Igeriketan ere zenbait final jokatuko dira, 03:43etatik aurrera.
Tokio 2020ko egutegia eta proben ordutegia kontsultatu hemen: Egutegia eta proben ordutegiak, egunez egun