Frantziako Tourra

Chris Froomek kolpea eman du erlojupekoan

Bi minutu sartu dizkie Nairo Quintana eta Adam Yatesi. Tom Dumoulinek irabazi du etapa

Tom Doumolinek irabazi du Frantziako Tourreko 13. etapa. YOAN VALAT / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko uztailaren 15a
17:46
Entzun

Chris Froomek (Sky) erlojupeko bikaina egin du eta kolpe handia eman dio Frantziako Tourreko sailkapen nagusiari. Ingelesak, bigarren Tom Dumoulin irabazlearen ondoren (1.03ra), indar erakustaldia eman du eta bi minututik gorako aldea lortu du Nairo Quintana (Movistar) eta Adam Yatesekiko (Orica). Sailkapen nagusiko izen handien artean Bauke Mollemak (Trek) bakarrik eutsi dio Froomeri, eta hala ere 51 segundo galdu ditu.

Gauzak hala, Froome dago sailkapen nagusiko buruan eta Mollema da bigarren, 1.47ra. Yates da hirugarren 2.45era, eta Quintana laugarren, 2.59ra. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.