Arnas bidea zabaltzeko erabili ohi da salbutamola, ordea, botika horren "ezohiko neurriak" aurkitu dituzte Chris Froomi egindako analisi batean. Espainiako Vuelta abian zela egin zioten kontrola, irailaren 7an, eta txirrindulariak positibo eman zuen; bigarren lagin batekin ere emaitza bera izan zela jakinarazi du UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak prentsa ohar batean.
Hala, Froomi irailaren 20an jakinarazi zioten analisien emaitza. Ordea, gaur egin dituzte publiko eta berehala heldu da Sky taldearen erantzuna ere. Hark gogorarazi du txikitatik duela asma kirolariak, eta aurtengo irailean okerrera egin zutela arnasa hartzeko arazoek, horiek hala, eta izuliko arduradunei jakinarazita botika dosia igotzea erabaki zutela taldeko mediku arduradunek.
UCIk iragarri du ez duela oraingoz adierazpen gehiagorik egingo auziari buruz. Ordea ez dute zehaztu Froomen aurkako neurririk hartuko ote duten. Txirrindulari britainiarrak irabazi zuen aurengo Espainiako Vuelta. Horretaz gain, lau alditan irabazi du Frantziako Tourra ere, eta hainbat etapa garaipen ditu itzuli handietan.