Realak ohar batean egin du ofizial azken asteetan zebilen zurrumurrua. Zortzi denboraldi eman ditu Realean atezain txiletarrak. 2006an heldu zen, eta 237 partida ofizial jokatu ditu. 31 urte ditu, eta Realaren historian partida gehien jokatu dituen bigarren atzerritarra da.
Lau denboraldirako kontratua sinatu du Bravok Bartzelonarekin. Realak goraipatu egin du atezainaren "konpromisoa eta profesionaltasuna".