Denboraldia amaitzeko geratzen diren partiden erdiak irabazi beharko ditu Athleticek Clementeren agindupean. Helburu horrekin, Miguel Delgado, Antonio Carmona eta Iñaki Bergara izango ditu laguntzaile Clementek.
Lamikiz haserre azaldu da prentsaurrekora. Ez zaio gustatu prentsak Mendilibarrekin izan duen jarrera, eta Clementeri lanean bakean uzteko eskatu du. Entrenatzaile berriak ez duela elkarrizketarik eskainiko iragarri du.
Clemente zela zuten aukera bakarra azpimarratu du Lamikizek. Barakaldokoa gogotsu dagoela azaldu du, eta behin eta berriz azpimarratu du entrenatzaile berriari lanean bakean uzteko.
Bihar hasiko da lanean Clemente. Goiz eta arratsalde egingo dituzte entrenamenduak. Garrantzitsuenak jokalariak direla esan du, eta iraganeko akatsak errepikatu gabe, gogotsu lan egingo duela dio.
Futbola
Clemente izango da Athleticeko entrenatzaile berria
Jose Luis Mendilibar ez da Athleticeko entrenatzailea izango hemendik aurrera. Klubeko zuzendaritzak erabaki du lan hori egingo duen hurrengoa Javier Clemente izango dela. Klubeko zuzendari Fernando Lamikizek azpimarratu duenez “entrenatzaile handi batek Athletic utzi du”. Gainera, salatu egin du “hainbat komunikadiek” Mendilibarrekin izandako jarrera. Clementeri lana egiten uzteko eskatu die kazetariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu