futBOLA

Clemente, Valladolideko entrenatzaile

2008ko abendutik talderik zuzendu gabe zegoen.

2010eko apirilaren 6a
15:29
Entzun
Javier Clemente (Barakaldo, 1950) da Valladolid Espainiako Lehen Mailako taldeko entrenatzaile berria, klubak adierazi duenez. Denboraldia bukatu arte sinatuko du, eta taldeak salbazioa lortzea izango du helburu.

Athletic, Reala, Espanyol, Atletico Madril, Betis, Olympique Marseilla, Tenerife, Murtzia, eta Espainiako eta Serbiako selekzioak entrenatu izan ditu Clementek. Athleticekin erdietsi ditu emaitzarik onenak; besteak beste, Espainiako bi Liga. 2008ko abendutik talderik zuzendu gabe zegoen; Murtziak kargutik bidali zuen orduan.

Onesimo Sanchezen ordez ariko da Valladoliden. Onesimok Jose Luis Mendilibarren (Zaldibar, 1961) lekua hartu zuen denboraldi hau hasi ostean, baina hamar partidatan baino ez du zuzendu taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.