Txirrindularitza

Coborentzat berriro etapa eta lidergoa

Sailkapen nagusian segundo bakar bateko aldea kentzen dio Viciosori. Biek bihar jokatuko dute Euskal Herriko Itzulia, 14 kilometroko erlojupekoan.

2007ko apirilaren 13a
17:42
Entzun
Angel Vicioso (Relax) liderrari aldea kentzeko gaur zuten aukera Euskal Herriko Itzulian Lekunberri (Nafarroa)-Oiartzun (Gipuzkoa), biharko erlojupekoa hamalau kilometrokoa baino ez delako. Eta Juan Jose Cobok (Saunier Duval) lortu du, erakustaldia emanda: etapa irabazi du eta lidergoa eskuratu.

Etaparen bukaera aldera Jaizkibelen erasoa jotzeko aukera zeukaten, baina askoz lehenago jo du Cobok (sailkapen nagusian 1.54ra zegoen Viciosorengandik). Hainbat txirrindularirekin batera egin du ihes, eta gero bakarrik geratu da. Halaxe iritsi da Oiartzunera, eta 1.55eko aldea kendu dio Viciosori. Segundo bateko aldea dago orain bien artean, Coboren alde. Samuel Sanchez (Euskaltel) heldu da bigarren (1.03ra) eta bera da hirugarren sailkapen nagusian, 1.20ra.

Euskal txirrindulariek aurtengo itzulian etaparik irabazi gabe segitzen dute (Cobo bi aldiz, Manuel Beltran, Jens Voigt eta Vicioso izan dira irabazleak). Ez dute gaur ere erraza izango.

14:50ean irtengo du gaur lehen txirrindulariak eta 17:40an azkenak, liderrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.