Codina berriz hasi da entrenatzen
eibarLluis Codina erdilaria osatu da, eta atzo berriz hasi zen entrenatzen. Baina bakarka aritu zen, eta lasterka soilik egin zuen, baloiarekin batere ariketarik egin gabe. Ondorioz, ez da prest egongo igandean Alacanteren aurka jokatzeko. Jacobo Vazquez taldeko sendagileak azaldu zuenez, datorren astean egingo du bat taldekideekin. Biel Medinak ere korrika egin zuen atzo, eta pixkanaka bada ere, ari zaio giharretako lesioa osatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu