Contador hirugarren izan da Algarveko Itzuliko etapa nagusian

Espainiarra aurreko tropelean sartu da, baina esprintean bost ziren eta Stephen Cummings izan da bizkorrena

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Alberto Contador (Saxo Bank) hirugarren izan zen atzo, Algarveko Itzuliko (Portugal) hirugarren etapan. Txirrindulari espainiarrak dopin aferagatik absolbitu ondoren korritu duen lehen mendiko etapa izan da, eta irabazteko egun aproposa zirudien. Itzuliko etapa nagusia zen, eta Malhaoko gainean bukatu zen. Contadorrek lan txukuna egin zuen, eguneko ihesaldian sartuz, baita azken esprintean ere. Azken metroetan, baina, bost ziren eta Stephen Cummings (Sky) izan zen bizkorrena. Tejay Van Garderen (HTC) bigarrena. Atzoko irabazlea dago orain sailkapen nagusiko buruan, eta Contador da bigarren, sei segundora.

Bestalde, atzo Omango Itzuliko etapa nagusia jokatu zen, eta Robert Gesinkek irabazi zuen (Rabobank), eta Edvald Boasson (Sky) bigarren sailkatuari 47 segundoren aldea atera zion. Etapa garaipenari esker, Gesink sailkapen nagusiko buruan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.