Bezperako ezustekoaren ondoren, gaur bai, gaur esprinta izan du Italiako Giroko laugarren etapak. Lau txirrindulari ibili dira ihes eginda: Lizzie Williams (Orica), Silvia Valsecchi (Bepink), Mieke Kroeger (Velocio) eta Valentina Bastianelli (Inpa Sottoli). Bi minutu eta erdiko aldea ere izan dute, baina esprinterrek taldeek gogotik lan egin dute atzean —Ale Cipollinik, batez ere—, eta Annalisa Cucinottak ez du hutsik egin gero. Ihesean ibili ondoren, Bastianelli sailkatu da bigarren, eta Elena Cecchini (Lotto) hirugarren. Sailkapen nagusian ez da izan aldaketarik, eta Megan Guarnierrek (Boels Dolmans) jarraitzen du lider. Esprint kontuak ahaztuta, mendiko lehen etapa serioa izango dute bihar, Trezzo sull'Adda eta Aprica artean (128,4 km). Gogorra da azken igoera, eta faboritoen arteko lehia izango da.
Txirrindularitza
Cucinottak irabazi du Giroko esprinta
Taldeak gogotik lan egin ondoren, Ale Cipolliniko esprinterrak ez du hutsik egin Giroko laugarren etapan Megan Guarnierrek (Boels Dolmans) jarraitzen du lider.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu