Hilaren 15ean (igandea) jokatuko dute Oinatz Bengoetxeak eta Abel Barriolak Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako finala, Donostian -Atano III.ean-, baina dagoeneko ez dago sarrerarik. Gaur goizeko hamarretan jarri dituzte salgai, eta denak akabo orduerdian.
Telefonoz ere egin zitezkeen erreserbak. Asegarce enpresak esan duenez, eskaerak ugariak izan dira, eta kanpora atera duten sarrera kopurua "murritza" izan da.
Hauek ziren prezioak:
- Kantxa aulkia: 100€.
- Kantxa jarlekua: 150€.
- Alboko 1. lerroa: 100€.
- Alboko gainerako lerroak: 70€.
- Erreboteko 1. lerroa: 70€.
- Erreboteko gainerako lerroak: 40€.
Bengoetxeak Asier Olaizola menderatu zuen finalerdian eta Barriolak Sebastian Gonzalez. Leitzarrak (Nafarroa) dira bi finalistak. Bengoetxeak lehen finala izango du, Barriolak hirugarrena.
Pilota
Dagoeneko ez dago sarrerarik pilotako finalerako
Sarrera batzuek 150 euro balio zuten. Hilaren 15ean jokatuko dute finala Oinatz Bengoetxeak eta Abel Barriolak, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu