saskibaloia

Dallasek banakoa lortu du

93-95 irabazi dio Miamiri NBAko finaleko bigarren partidan.

2011ko ekainaren 3a
08:45
Entzun

Partida garrantzitsua irabazi du bart Dallasek Miamin, etxetik kanpo lortzeagatik eta NBAko finala bana jartzeagatik. 93-95 nagusitu da. Berriz ere Dirk Nowitzki izan da Dallaseko jokalaririk onena eta erabakigarriena, taldearen azkeneko bederatzi puntuak berak sartu dituelako, Miami hamabost puntu aurretik zihoala.

Partida 88-73 zihoan arte Dwyane Wade Miamiko hegalak 36 puntu zeramatzan, baina geroztik ez du bakar bat ere sartu.

Hirugarren partida Dallasen jokatuko dute. Lau irabazten dituenak eramango du titulua. Iaz Los Angeles Lakers izan zen txapelduna.

Miami Heat 93 (28+23+24+18): Bibby (14), Wade (36), Anthony, Bosh (12), James (20); Miller, Haslem (2), Chalmers (9).
Dallas Mavericks 95 (28+23+20+24): Kidd (6), Stevenson (9), Chandler (13), Marion (20), Nowitzki (24); Stojakovic, Terry (16), Haywood (2), Barea (5), Cardinal.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.