Orain dela hiru aste Damir Mulaomerovic fitxatzeari uko egin zion Bruesa GBCk, baina hiru aste hauetan asko aldatu dira gauzak. Joko antolatzaile serbiarra soleoan min hartuta iritsi zen Donostiara, eta ez zuen azterketa medikua gainditu. Hiru aste geroago, ordea, serbiarrak bere lesioa gainditu du, eta aurrerrantzean Bruesarekin jokatzeko moduan izango da.
Esperientzia handiko jokalaria da Mulaomerovic. 32 urte ditu, eta besteak beste, Efes Pilsen, Panathinaikos. Real Madrid eta Olympiacos taldeetan jokatu du.
Saskibaloia
Damir Mulaomerovic joko antolatzailea fitxatu du Bruesak
Denboraldia bukatu arte talde donostiarrean jokatuko du serbiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu