Txirrindularitza

Dani Moreno Euskal Bizikletako lehen liderra

Berak irabazi du Bakio-Bakio lehen etapa.

2008ko ekainaren 6a
17:47
Entzun
Caisse d´Epargneko Dani Moreno da Euskal Bizikletako lehen liderra, berak irabazi baitu gaur aurreneko etapa: Bakio-Bakio, 154 kilometrokoa.

Azken 25 kilometrotan Eros Capecchi (Saunier Duval) izan da lasterketa burua. Sollubeko mendatean -helmugatik 14 kilometrora- 20 segundo ateratzen zion bigarren taldeari, baina harrapatu egin dute. Ondoren, Lucca Pierfeliccik egin du ihes, eta Bakioko sarreran 14 segundoko tartea ateratzen zion taldeari. Azken kilometroan bat egin dute iheslariarekin, eta bukaera esprinean erabaki da. Bertan Moreno izan da azkarrena.

Bihar izango dute bigarren etapa: Agurain-Agurain, 162 kilometrokoa. Opakua lehen mailako mendia edukiko dute hasieran, baina gero lautadan ibiliko dira.

Igandean bukatuko da Euskal Bizikleta: Eibar-Arrate, 150 kilometroko etapa. Usartza lehen mailako mendatean bukatuko da, eta aurretik Ixua lehen mailakoa ere igoko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.