Espainiako Vuelta

Daniel Morenok irabazi du Vueltako laugarren etapa

Sylvain Chavanel jarri da lider.

2011ko abuztuaren 23a
23:50
Entzun

Daniel Fernandez Morenok (Katusha) irabazi du Espainiako Vueltako gaurko etapa. Sylvain Chavanel (Quickstep) jarri da Vueltako lider, Pablo Lastrasi (Movistar) lekua kenduz.

4. etapa izan da gaurkoa, 172 kilometrokoa, Bazatik Sierra Nevadaraino. Bihar 200 kilometroko etapa bati egin beharko diote aurre txirrindulariek, Sierra Nevadatik bertatik abiatu eta Valdepeñas de Jaeneraino.

Irailaren 11n bukatuko da Vuelta, Madrilen.

Orain arteko etapak

- 1. etapa: Benidorm-Benidorm. Irabazlea: Leopard-Trek taldea. Liderra: Jakob Fuglsang.
- 2. etapa: La Nucia-Playas de Orihuela. Irabazlea: Christopher Sutton. Liderra: Daniele Bennati.
- 3. etapa: Petrer-Totana. Irabazlea: Pablo Lastras. Liderra: Pablo Lastras.
- 4. etapa: Baza-Sierra Nevada. Irabazlea: Daniel Moreno. Liderra: Sylvain Chavanel.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.