ERRUGBIA. V. MUNDUKO KOPA

Dantzan jarri nahi du mundua!

Zeelanda Berriak harritzeko moduko jokoa darabil, eta Mundiala irabazteko hautagai sendoa da

DONOSTIA
2003ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Zeelanda Berria beti da hautagaia Munduko Kopa irabazteko, eta aurtengoan ez da gutxiagorako izango; batez ere, Hiru Nazioetako Torneoan erakutsitako jokoagatik. Bigarren posturako aurreikusten da borroka Gales,Kanada eta Italiaren artean. Galesek du palmaresik onena.



Zeelanda berria: Gibeleko lerro ikaragarria osatu du John Mitchell entrenatzaileak. Lehen Mundiala etxean jokatu zuen eta irabazi egin zuen. Harrezkero 16 urte igaro dira, eta kosta ahala kosta, bigarren kopa bereganatu nahi du; gainera, bere aurkaririk sutsuenaren etxean. Hiru Nazioetakoan aise menderatu zituen Australia eta Hegoafrika bitan, eta Ingalaterraren aurka galdu arren (13-15), ekainean, Test partida, jokoindartsua darabil.



Gales: Errugbiaren etorkizuna jokoan du Galesek Kopa honetan. Oso emaitza txarrak ukan ditu aurten. Abuztuaren amaiera arte, ez zuen partidarik irabazi hamar hilabetean. Sei Nazioetakoan, esate baterako, galdu egin zuen Italiaren kontra. Eztabaida bizian daprofesionaltasunaren geroa. Azken unean bertan behera utzi behar izan zuen Zeelanda Berrirako bisitaldia bilera garrantzitsu batengatik.



Italia: Zeelanda Berriko John Kirwan da entrenatzailea. Bere garaian onena izan zen gibelekoen hegalean, eta dagokion nortasuna eman nahi dio taldeari. Borrokarako gogoa txertatu die jokalariei, eta halamenderatu zuten Gales, Sei Nazioetakoan. Dominguez falta dela, Troncon, Stoica eta Bergamascok hartu beharko dute gidaritza.



Kanada: Kopako azken fase guztietan jardun du. Ez zuen jokatzerik izan prestaketarako torneoa, kolpatu ugari ditu eta barruko arazo politikoak, aski kili-kolo utzi dute kanadarren aukera. 1991n final-laurdenak jokatu zituen Zeelanda Berriaren aurka, eta hura errepikatzea «ikaragarria» litzatekeelaaipatu du Clark entrenatzaileak.



Tonga: Samoa eta Fiji baino ahulagotzat jotzen dute. Halere, Australia (1973), Frantzia (1999) eta Italia (1999) mendean hartu zituen. Horrek esan nahi du partida osoan jardun beharko dutela aurkariek. Love da entrenatzailea, eta Gales menderatzea «aukeran» dutela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.