David de la Fuente izan da gaur arratsaldean Miguel Indurain Sari Nagusiaren garailea, Lizarran (Nafarroa). Tropelean heldu dira helmugara, eta esprintean nagusitu da, aldapa gora. Alejandro Valverde faboritoa pixka bat atzerago sartu da, 11., ezinean. Alexander Kolbnev izan da bigarrena, Fabian Webmann hirugarrena.
Aurten gogortu egin dute ibilbidea eta, hala, bost aldiz igo dute Puyko basilikako gaina. Hain zuzen, hirugarren mailako muino gogor horretan izan dute amaiera.
Espainiarra da De la Fuente, Reinosa herrikoa (Kantabria). 1981ean jaio zen eta 2003tik da txirrindulari profesionala -Vini Caldirola taldean aritu zen-. Aurtendik Fuji-Servetto taldean da. 2007an Laudioko (Araba) Sari Nagusia irabazi zuen eta iaz Alemaniako Itzuliko etapa bat.
Euskal Herriko Itzulia astelehenean hasiko da, Ataunen (Gipuzkoa). Bukaera, gaur zortzi, Zallan (Bizkaia).
txirrindularitza
David de la Fuentek irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu