Espainako Vuelta

David Lopez barakaldoarrak irabazi du bederatzigarren etapa

Igor Anton galdakoztarrak jarraitzen du lider. Bihar, atsedena.

2010eko irailaren 5a
11:29
Entzun
David Lopez txirrindulari barakaldoarrak (Caisse d'Epargne) irabazi du gaurko etapa Espainiako Vueltan, Calpe eta Alcoy arteko 187 kilometrokoa. Ia etapa amaieran, Revolcat gainetik jaitsierakoan, ihes egitea lortu du, eta helmugara bakarrik sartzea. Roman Kreuziger (Liquigas) txekiarra izan da bigarren eta Gianpaolo Caruso (Katuxa) hirugarren.

Lider, berriz, Igor Anton galdakoztarrak (Euskaltel-Euskadi) jarraitzen du, estu bada ere, sailkapen nagusian bigarren den Joaquim Rodriguezen erasoari eustea lortu ondoren. Irabazlea baino 7 minutu eta 2 segundo beranduago sartu da Antonen taldea, faboritoena.

Bihar atseden eguna izango dute.

Orain arteko etapak

- 1. etapa: Sevilla-Sevilla. Irabazlea: Team HTC-Columbia. Liderra: Mark Cavendish.

- 2. etapa: Alcala de Guadaira-Marbella. Irabazlea: Yauheni Hutarovitx. Liderra: Mark Cavendish.

- 3. etapa: Marbella-Malaga. Irabazlea: Philippe Gilbert. Liderra: Philippe Gilbert.

- 4. etapa: Malaga-Valdepeñas de Jaen. Irabazlea: Igor Anton. Liderra: Philippe Gilbert.

- 5. etapa: Guadix-Lorca. Irabazlea: Tyler Farrar. Liderra: Philippe Gilbert.

- 6. etapa: Carabaca de la Cruz-Murtzia. Irabazlea: Thor Hushovd. Liderra: Philippe Gilbert.

- 7. etapa: Murtzia-Orihuela. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Philippe Gilbert.

- 8. etapa: Villena-Xorret de Cati. Irabazlea: David Moncoutie. Liderra: Igor Anton.

- 9. etapa: Calpe-Alcoy. Irabazlea: David Lopez. Liderra: Igor Anton.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.