David Zurutuza Realeko jokalaria izango da 2017. urtera arte. 2013an zen amaitzekoa erdilariaren kontratua, baina zuzendaritzak haren jarraipena lotu nahi izan du lehenbailehen. Azken bihilabeteetan Xabi Prietoren, Gorka Elustondoren eta Imanol Agirretxeren jarraipena ere ziurtatu du talde txuri-urdinak. Taldeari egonkortasuna ematea da kontratu berritze horien guztien helburua.
Zurutuza pozik agertu zen akordioa lortu berritan. «Elastiko txuri-urdinarekin jokatzea bezelakorik ez dago», aitortu zuen. Itxaron egin beharko du horretarako. Sudurrean izandako lesiotik ez da osatu oraindik, eta, beraz,ezin izango du jokatu igandean Granadaren aurkako neurketa.
David Zurutuzak 2017 arte berritu du Realarekin
Erdilaria pozik azaldu da, eta elastiko txuri-urdinarekin jokatzea bezalakorik ez dagoela aitortu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu