Davidenko Australiako Irekitik kanpo geratu da, ustekabean

Djokovicek, Nadalek eta Federerrek aise egin dute aurrera; Wozniacki faboritoak ez du hutsik egin emakumezkoetan

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Nikolai Davidenko Australiako Irekitik kanpo geratu da, lehen lehian Flavio Cipollaren aurka galdu ondoren. Gainontzeko faboritoek ez dute hutsik egin, eta arazorik gabe kanporatu dituzte euren aurkariak. Novak Djokovic munduko lehen zerrendaburuak eta iazko garaileak nahikoa izan zituen hiru joko Paolo Lorenzi italiarrari irabazteko. Rafa Nadalek eta Roger Federerrek ere eroso hartu zituzten mendean Alex Kuznetsov eta Alexander Kudryavtsev, hurrenez hurren.

Emakumezkoetan aurrera jarraitzen dute faborito nagusiek, eta Caroline Wozniackik erakutsi du indartsu dagoela. 6-1 eta 6-1 irabazi zion Anastasia Rodionovari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.