De la Fuente nagusi Miguel Indurain Sari Nagusian
TXIRRINDULARITZA. David de la Fuentek (Fuji-Servetto) irabazi zuen atzo Miguel Indurain Sari Nagusia. Espainiarrak Puyko gaineko aldapetan hartu zien aurre guztiei, eta garaipen bikaina lortu zuen. Aleksandr Kolobnev errusiarra (Team Saxo Bank) izan zen bigarren, eta Fabian Wegmann alemaniarra (Milram) hirugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu